2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

                                COLLAGE 2.TAILERRA



Paperak,periodikoak,oihal zatiak erabilita ...
begira zer artelanak egin ditugun!!!
Koloretsu koloretsuak, bakoitzak
bere estilora. 


BOTEROREN LAGUNTZAILEAK






Argi adierazten du Boterak nahi duena egin .
Gure marrazkiak oso politak geratu dira , Boterorenak bezain ederrak!!!!!!



2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Sonia Delaunay





SONIA DELAUNAY

Eskolan Sonia Delaunayri buruzko informazioa irakurri genuen. 
Ondoren tertulia artistikoa egin genuen gelan. 
Bere obra bat aukeratu,marraztu  eta eskolako pasiloan erakusketa prestatu genuen.










2018(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

Marrazketa Tailerra. 1go taldea





MARRAZKETA TAILERRA: BOTERO

Hementxe daukazue 6.mailakoen batzuen lehenengo uzta:Fernando Boteroren obren bertsioak.
Gorputz ezberdinak marraztu ditugu,ez ohikoak.
Oso gustura aritu gara.
Loditasuna ederra da!








COLLAGE TAILERRA

Hemen dituzue 6.mailakoek egin ditugun obrak, bakoitzak bere erara, collage tailerrean.
Velazquez, Munch, Leonardo da Vinci eta Vincen Van Gogh-en obra oso ezagunen bertsioak ikusi ahal izango dituzue.


2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea


       
                                                           GARI URANGA
   
Lehengo ostegunean Gari Urangari elkarrizketa bat egin genion 6.mailako ikasleok, galdera asko egin genizkion eta pazientzia handiz denak erantzun zituen.
Ezagutzen ez duzuenontzat hona hemen elkarrizketaren laburpentxo bat. Gari, urtero askotan arraunlaria izan ondoren, gaur egun, Enbatako entrenatzaile berria da. Eta guk duela gutxi arrauneko ikastaroa izan dugunez bera ezagutzeko irrika sartu zaigu  Bere iloba hemen, Orokietan, dabil 2.mailan.


                                                   

2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu.
Europa osoan ospatuko da 2017ko azaroaren 18tik 26ra.
Gure ikastetxean ere Astea ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak beste:
  • Jolasgaraian hondakinak prebenitze aldera, maila guztietan, bideo bat ikusi eta aztertuko dugu. Ondorioak atera eta hondakinak murrizteko neurriak hartu ahal izateko.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eskoletan banatutako “Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko” txartela aztertuko dugu geletan hondakinak prebenitzeko ahalik eta neurri gehienak hartzeko helburuarekin.